Arrakalak eta karraskak Lantegia proiektuan gertatuko diren topaketen programa bat da. Objektuak eta hizkuntza beste era batera pentsatzeko metodologia batean oinarritzen da, eta jakitearen eta egitearen arteko arrakala bilatzen du. Topaketa bakoitzari hitz gako bat dagokio, hitzekin eta gauzekin lotuta: itzulpena, metafora eta maskara. Hitz bakoitza artista batek eta hizkuntzaren arloko profesional batek osatutako tandem batek garatuko du.
Topaketa bakoitzean tandem bakoitzaren prozesua erakutsiko da, eta jardunaldi horretan mahai gainekoa gertatuko da; bertan, sukaldaritzari buruz dakiguna eta (Lantegi ona garen aldetik) ogi labetik atera berriak azalduko ditugu.