Orkestra sinfonikoa kultur eredutzat harturik, Orquesta de Fin de Discok ikerketa historiko eta estetiko bat gauzatu nahi du egungo europar testuingurutik. Horretarako, ikus-entzunezko gailu baten bidez, soinu-eremu bat sortzen du, bestelako begirada eragin dezakeen tresna sinestesiko gisa. Proiektua egituratzen duten elementuak dira, alde batetik, disko-jogailuz osatutako orkestra bat, eta bestetik, emanaldi edo ekintza performatibo bat, zeinak bi objektu artistiko hauek sorrarazten dituen: bideo-instalazio bat eta 12”-ko binilozko LP baten edizio mugatua.