ortzi da zerua

Pertsonaia bakarra duen irrati-eleberria, nork eran ezik, nori eran idatzia; Inesi, alegia. Bien tartean – hala omen zan – Santa Teresak asto bat zeukan.

Testua 2017 eta 2019 urteen artean idatzi da, sei kapitulutan bananduta. Osotasunean euskaraz idatzi bada ere, audio lanak burutzerakoan zenbait pasarte laburtu eta gaztelerara itzuli dira. Azken bat, ingelesez, abesti baten letra da, Cass Foxek idatzia. Audio lanerako, Maria Callasen Casta Diva abestia eta Donostiako Orfeoiaren Santa Agedaren errepresentazio bat erabili dira.

Polentzi Garcíak eleberriaren pasarte bat musikatu du.

Pertsonaien ahotsetan: Oier Iruretagoiena, Polentzi García, Leo Burge, Mar Torre, Myriam Petralanda eta Joel Englund.