Pantalla Fantasma urtean behingo Zinema Erakustaldia da; ertzean dauden filmak, undergroundak, outsiderrak, bitxiak… antzematen ditu, betiere forma eta edukia aurrez aurre jarrita eta marjinaltasun-parametroetan, haien izaera bizian.
Deialdia zabalik 2015eko urriaren 15era arte
Helburuak:
pantalla fantasma urtero antolatzen den Ikus-entzunezkoen Erakusketa da. Ikus-entzunezko lan mugakideak, muturrekoak, suntsitzaileak, iraultzaileak… detektatzen ditu.
pantalla da, argigune baten mugetan gertatzen den ikus-entzunezko zer hori aurkitzen duen ikerketa gisara pentsatuta dagoelako.
fantasma da, zerbait eskuraezina lortu nahi izatearen jarrera “fantasma” aldarrikatzen duelako, euskarriaren aurrean amore emateko beldurrik gabe.
Ikus-entzunezko mintzairaren subertsioak, proposamen suntsitzaileak eta ertz-ertzekoak bilatzea proposatzen du.
“Pantailaren betazal zuriak berezko dituen argia islatu ahal balu, unibertsoa leherrarazi egingo luke” Luis Buñuel.