Plan

«PLAN» Karlos Martínez Bordoy artistak sortu duen egitura bat da, korporazio ostalari batean txertaturiko organismo bat bezala jokatzen duena. Planteamendu honek bi erakundeen ohiko baldintzak aldatu eta munduaren hautemate berri bat eskaintzen du. Arterako espazio honen nahia da beste testuinguru batzuetan integratzea, ohiko areto eta auditorioei aurre eginaz izaera isila eta misteriotsua duen eszenatoki bat ezarriz. Erakusketaren ohiko kontzeptuarekiko haustura horretan datza bere erakargarritasuna. Horrez gain, Interneteko ingurune birtualera ere egin du salto. Horrek, online galerien sinplifikazio batetik aldentzen den zabalkunde moduko bat ahalbidetzen dio, zentzumen-esperientziako dimentsioak irekiz. Honela, “PLAN” egiturak gorputzarekin birkonektatzen du eta topaketa-modu berriak irekitzen ditu etengabe aldatuz doan mundu batean, inguruan ditugun aldiberekotasuna eta aberastasuna esploratuz.

«PLAN»-en webgunea aktibatzeko proiektuaren xedea da ekimen hau hasiera-hasieratik, 2019an programa pilotu gisa abiatu zenetik definitu duen ikuspegi kritiko eta dinamikoa zabaltzea eta sendotzea. Espazio birtual bat sortuz, topagune bat ezartzen da proposamen zehatzak dituzten eragileentzat, lankidetza-solasaldiak sustatuz eta interakziorako eta lankidetza-sorkuntzarako sareak ehunduz. Denboraldi bakoitzean, proiektu ezberdinak hartzen dituen egitarau aldeaniztun bat eskaintzen da. Proiektu guztiek era autonomoan eta edukiari edo iraupenari dagokienez inolako mugarik gabe funtzionatzen dute. Honela, proposamen bakoitzaren zikloa bere interes naturala agortzen denean amaituko da eta supernoba baten indarrarekin sortuko da, berriz ere, ekimen berrietan, bere hautsetatik altxatzen den fenixa gogora ekarriz. Plataforma artxibategi bizidun bat bezala arituko da eta proiektuen emaitzak erakutsiko ditu epe zehatz batean zehar, beren gaitasun narratibo eta bisuala maximizatuz. Proiektuak bereizita aurkezten dituenez, domino-efektu baten barruan lo dauden zelulen antzera, sorkuntzaren jarraitutasuna elikatuko duen fluxu dinamiko bat sortzen da. “PLAN” egitura, erakusketa-espazio ez ezik, laborategi berritzailea ere bada, non ekoizpena eta hedatzea nahasten diren, topaketa- eta hausnarketa-modu berriak sortuz etenik gabe eboluzionatzen duen mundu batean.