Euskadiko testuinguruan, arte garaikidearen instituzioek arte-ekoizpen feministaren inguruko zikloak, hitzaldiak, ikerketak eta topaketak egin dituzte. Fenomeno hori 90ko hamarkadako amaieran hasi eta 2010eko hamarkadara arte gertatu zen. Bi instituzio nagusik eskaini zuten jardun horretarako espazioa: Artelekuk Gipuzkoan (Gipuzkoako Foru Aldundia) eta Montehermosok Gasteizen (Gasteizko Udala). Lan honetan ez dugu galdetuko zergatik desagertu ziren bi eremu horiek. Halere, arte-ekoizpen feministen inguruan hausnartuko dugu, ezagutza-prozesu gisa; feminismo desberdinetatik datozen teoria kritikoen, queer eta trans teorien katalizatzaile gisa; politika publikoak berriz pentsatzeko abiapuntu eta bisualitate-sortzaile gisa hartuta. Horretarako, ordea, ezinbestekoa da ikustea nola egituratu garen kultura-testuinguru zehatzetan ezagutza-subjektu moduan.
aurkibidea
Maider Zilbeti Euskal testuinguru kulturalean arte ekoizpen feministen hainbat hausnarketa eta ekintza gune
Saioa Olmo Teoriak, militantziak, feminismoak, akademiak eta arte-sorkuntzak…
María Mur Dean Feminismoak consonni zeharkatuz
Itziar Okariz Insist on certain things
Erreakzioa-Reacción Arte jardun etz aktibismo feministari buruz [Azucena Vieites] Erreakzioa-Reacciónetik lanean [Estíbaliz Sádaba Murguia]
Ainhoa Güemes Moreno + Enkarni Gómez Genua Jarduera Arteknozientifiko, posestrukturalista eta feminista baten zirrimarra (A.P.F.)
Concepción Elorza Ibáñez de Gauna Arteaz, emakumeez, feminismoez eta unibertsitateaz
Maria Ptqk Berriketa
Bulegoa z/b Kidetasun-gune bat [Beatriz Cavia + Leire Vergara]
María José Belbel Feminismoei buruzko oharrak: historia, paradoxa, jarduera ez-bitarrak