Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorian ikastaroaren aktak bilduko ditu argitalpenak. Xabier Arakistain arte-komisario eta -kritikoak eta Lourdes Méndez Arte Antropologiako katedradunak zuzendutako ikastaroa urriaren 24tik 26ra eskainiko da AlhóndigaBilbaon. Artearen esparrua ikuspegi feministatik lantzen duten argitaragabeko testuak publiko zabal baten eskura jartzea du helburu. Argitalpenak, hirueleduna (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) denez, horrelako gaiak jorratzen dituzten euskarazko testuen eskasiari aurre egingo dio nolabait, emakumezko egile atzerritarren lanak Euskal Herrira hurbilduko ditu eta bertako egileen lanak nazioarteko testuingurura zabaltzea sustatuko du.
Ikastaroa: Ikuspegi feministak produkzio artistikoetan eta artearen teorietan
Ikastaroaren helburu nagusia da gizarte garaikideetako produkzio artistikoaren eremuan jazotzen denari buruzko ezagutza kritikoa zabaltzen laguntzea, ikuspuntu feminista baten aldetik. Bertan aztertuko da sexuak, etnizitateak, arrazak eta klase sozialak horietan duten eragina.
Bi bloketan egituratuta dago, eta hainbat gai jorratzen ditu: ezagutza ez-sexista sortzen jarraitzeko ikerlari feministek aurre egin beharreko arazo teoriko eta politikoak, eta ‘artearen’ erakundearen askotariko dimentsioak zalantzan jartzen dituzten praktika artistikoak, sexu-desberdintasunaren irudikapen hegemonikoen kritika azpimarratuz.
2014ko IKASTAROKO PROGRAMA
Ostirala, urriaren 24a
16:00 Dokumentazioa ematea + Aurkezpena
16:30 María Xosé Agraren hitzaldia
18:00 Atsedenaldia
18:30 Kajsa Dahlbergen hitzaldia
20:00 Jardunaldiaren amaiera
Larunbata, urriaren 25a
11:00 Soledad Novoaren hitzaldia
12:30 Atsedenaldia
13:00 Margaret Harrisonen hitzaldia
14:30 Atsedenaldia
16:30 Marie-Josèphe Bonneten hitzaldia
18:00 Atsedenaldia
18:30 Haizea Barcenillaren hitzaldia
20:00 Jardunaldiaren amaiera
Igandea, urriaren 26a
11:00 Carol Duncanen hitzaldia
12:30 Atsedenaldia
13:00 Mahai-ingurua + Ondorioak
14:30 Ikastaroaren amaiera