Proiektua ideia batean oinarritzen da -batetik, gorantz begiratzea, eta bestetik, beherantz begiratzea-. Zineman egongo bagina, plano pikatuaz eta kontrapikatuaz hitz egingo genukeen, baina ez da kasua.
Irudiak eraiki nahi ditut planteamendu hauetatik abiatuta: kameraren posizioa, irudian objektuak txertatzea… hau da, aire zabalean lan egitea.
Ez dut land-art parametroetatik ekoitzi edo esku-hartze artistikoak espazio publikoetan ekoitzi nahi. Nahiago dut prozesu artistikoan bertan oinarritutako material bat, hura naturara atera eta fikziozko film bat balitz bezala, hura pertsonai baten gisa erabiltzeko.
Erakusketa: 2016 urtarrilak 30 – 2016 otsailak 27
Bertan erakutsitako artelan batzuk:
Tangram. zementuzko molde-lan. 50x50x6cm. C/U. 2015
Servir. Altzairuzko eraikuntza eta kristalezko loreontzia. 35x40x33cm 2015
Violación. Altzairuzko eraikuntza erta liburua. 48x30x32cm 2015