Rakel Winchester Kordobako abeslaria da, eta 2000. urtean one-hit Wonder abestia egin zuen El Marío de la carnisera abestiarekin. Arrakasta edo porrota deitzen duguna faktore askoren mende badago, bere kasuan lotura handia du bere estiloari sutsu eustearekin. Nahiz eta ideia hori behin eta berriz errepikatu daitekeen biografietan, batez ere musikarenetan, ezin dut saihestu bertan zerbait pertsonala ikustea, biografietatik haratago, eta nik arte gisa ulertzen dudanarekin lotzen nauena. Arteak bizitzarekin zerikusia badu, Rakelengan sortzetikoa da: bizitzaz hitz egiten duten letrak, bizitzaren menpe dagoen bizitza, erabakiak hartu, posizio batean mantendu. Denboraren poderioz arrasto batzuk uzten dituen posizioa, gorputz batek eusten dion distira estetikoak.
Nahiz eta oraindik ez dakidan ziur zerk bultzatu nauen proiektu hau proposatzera, segur aski ispilu distortsionatu moduko bat egongo da tartean. […]
*Azken eguneratzea (2022ko martxoa): Artistarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, proposamena ez da gauzatu eta jasotako diru-laguntza itzuli egin da.