Proiektu honen helburua da maskulinotasunaren estetika tenkatzea, eta horretarako ahalik eta performatibitate handiena bilatu errekete terminoaren esparruan, sinbolo eta adierazle gisa izan dituen bilakaeretan oinarrituta, baita kuestionatzen duten aldaeretan ere, bere jarduteko moduak simulatzen dituztenean ere. Ideia horiek egoera performatiboen erregistro audiobisualaren bidez probatuko dira (material formalizatuen ekintza koreografikoetan), non gorputzen eta paisaien arteko elkarguneak ez diren simulazio bat izango, egitate bat baizik. Esparru komun bat eraikiko dugu hainbat termino eta irudi bertan biltzeko, aldi berean dagozkien ibilbideak ekarriko dituztenak. Baita errepresentazio sistema propio bat ere, grabaziorako diseinatua.
Beka honetara Imanol Abad Martinez eta Imanol Exposito Delgado aurkeztu gara. Aurretik, ikus-entzunezko lan ia guztietan aritu gara lankidetzan, eta bi urte inguru batera aritu garen ikerlan bat dugu. Proiektu honetarako lau kolaboratzaile eta zortzi antzezle izango ditugu.
Bideoaz baliatuta, proiektu honen xede den maskulinotasunaren nozioa ikertuko dugu, ez soilik ikuspegi historizista batetik, baita biopolitikari, feminismoari eta queer begiradei buruzko azterlanetatik ere. Horri lotuta, gizabanako maskulinoaren erlazioa nabarmenduko dugu XIX. mendeko Nafarroa militarrean, paisaian immolatutako estetika gisa.