so shaped like roosters

Euskal Herria, Kairon eta Londresen produzituko den 7 gertaldiko bertako fikziozko telenobela bat eta eskultura sail bat prestatzen ari dira Olabarrieta eta Evans.

Jenifer Evansek eta Beatriz Olabarrietak Skypen izandako elkarrizketen zatiak.

“Natura animatua da: animaliak berriketan daude, hostoek seinaleak igortzen dituzte, hostoak jolasetan daude, kristalak ugaldu egiten dira. Materia ez-organikoa ere animatua da, bizirik ez badago ere, baina ez dago zalantzarik behinola biziari hasiera eman zion osagaia izan zela. Izaki animatuak nonahi daude. Agerian jartzen dira, mineral silikatoen distira irisatuan, CD baten plastiko polikarbonatuan, kromozko bateria musikal baten isla superdistiratsuan edo Jeff Koonsen Rabbit artelanean (1986). Zuzeneko telebista-saioetan ikus daitezkeen marra eta puntu etenetan ere badaude, edo ukipen-pantaila batean argia ematen duten diodo organikoen mugimenduan. Animazioa hor egon da beti, animazioa esparru hedatu batean”. (http://www.afterall.org/journal/issue.33/mark-leckey-s-anima-mundi)

Gu ere Oyaba You (Telenovelas) esparrua ari gara zabaltzen; izan ere, gure onerako erabiltzen ari gara Kairo eta Londres arteko distantzia, eta Skype esparrua gure telebista-kanal pribatu bihurtu da. Izaki animatua da orain Oyaba; askotariko formak hartzen dituzten pertsona askok osatzen dute. Baina marrazkiak ere izaki bizidunak dira, pertsonaiak balira bezala mintzatzen baitira.

Azkenean, nola aurkeztuko dugu proiektua?

Skyperen bidez egin beharko genukeela uste dut. Edo bestela, beste ideia bat izan nuen: gu ordezkatzeko bi aktore kontratatzea, eta haiek proiektua aurkezteaz arduratzea. Hau da, beste geruza bat gehituko bagenu bezala, eta geruza horretan, agian, benetako telenobelak emango balira bezala.

Jenifer Evansek eta Beatriz Olabarrietak So shaped like roosters proiektua sortu zuten 2010ean –ondoren, Oyaba You (Telenovelas) deitu diote, bi-biak Londresen bizi eta lanean zebiltzanean. Handik urtebetera, Jenifer Evans Kairora (Egipto) aldatu zen, behin betiko, hain zuzen ere Afrikako herrialde hartan giro politikoa oso ezegonkorra zen unean.

2011n, eremuak programaren laguntza bat jaso zuten oyabari buruzko zenbait film (zazpi kapitulu) egiteko; Erdi Aroko euskal emakumeek ilean jartzen zuten tramankulu bat da oyaba, forma falikoa duena. Oyaba, forma eta ikur gisa, aldatu egin da jatorrizko ideiarekiko. Orain, esparru zabalagoa da, edo guk eztabaidatzeko eta trukatzeko foroa, herrialde desberdinetan bizi diren bitartean; bere mugak ditu, bai eta, halaber, zailtasun kitzikagarriak ere.

Azken bi urteotan, proiektua lantzen jarraitu dute, eta lanerako gune edo estudio bilakatu da Skype. Izan ere, hizketan geunden zeuden, ordenagailuko pantaila zuzenean filmatzen hasi ziren. Gainera, zenbait marrazki sortu dituzte, eta irudi bizidun edo animazio gisa editatzen ari dira. Kairon edo Euskadin aurkeztuko dituzte, 2013an zehar.