superbia. ulrike ottingerren zortzi film

Superbia, Ulrike Ottinger zinemagilearen zine ziklo bat egitean datza.

Zine Ilegalaren (Bulegoa z/b) marko barruan, elkarlanean egin genuen proiekzioaz geroztik, Ulrike Ottinger zine zuzendariaz gehiago ezagutzeko gogoa sortu zitzaigun, baita, ezagutza hau partekatua izatekoa ere. Ohiko kanalen bitartez helezin samarra den zuzendaria izatean, plataforma puntual hau sortu dugu, Ottingerren ondare aberatsa kolektiboki disfrutatzeko helburuarekin.

Ziklo honek, Ottingerren 8 pelikula jasoko ditu bere baitan, Bilbo eta Donostiako espazio ezberdinetan ikuskatu ahal izango direnak. Pelikulak, etxe pribatu, kultur elkarte, zein instituzio publikoetan izango dira proiektatuak eta haietariko batzuk, beste egitasmo batzuen barruko proposamen moduan aurkeztuko dira.

Zikloari amaiera emateko, Ulrike Ottinger bera gonbidatu nahiko genuke bere lanaren inguruan hitzaldi bat eman dezan.

Honela deskribatu zuen Reina Sofia Museoko ikusentzunezko departamentuak Ottingerren lana:

En la obra de Ottinger la realidad sólo es un aura. Cada imagen es una sorpresa y los filmes funcionan como subtexto de diferentes temas, desde los prejuicios sociales hasta el ostracismo, desde los rituales de poder hasta la muerte. Su reapropiación de la estética del narcisismo desde un discurso feminista hace su obra muy inusual y enormemente diferente de la realizada por muchas mujeres, por lo general documentales centrados en cuestiones propias del universo femenino, como maternidad, prostitución, racismo o explotación económica. Las películas de Ottinger, que algunos historiadores de cine han incluido recientemente dentro de la categoría de cine queer, propone una renegociación de la subjetividad y superan los debates habituales sobre género y sexualidad de la teoría feminista tradicional.”

Superbia, Ulrike Ottinger zinemagilearen zine ziklo

alkoholiko baten erretratoa. ``itzulerik gabe tiketa`` (ticket for not return). 1979
2014 abenduak 18,

J.B.G.A. 106 min.

Bera, edertasun aparteko emakumea, duintasun klasiko eta proportzio Raphaeldar harmonikoduna. Medea, Madonna, Beatrice, Ifigenia, Aspasia izateko jaioa. Neguko egun eguzkitsu batean, La Rotondatik joatea erabakiko du…

FEMINISTALDIA. IX. Kultura Feminista Jaialdiarekin kolaborazioan.

http://feministaldia.org/

Madame X An Absolute Ruler
2015 urtarrilak 11, 18:30etan

 Ulrike Ottingerren Madame X an Absolute Ruler  filmaren proiekzioa.

laokoon and sons
2015 urtarrilak 24, 20:00etan

Ulrike Ottingerren Laokoon and Sons filmaren proeikzioa.

the korean wedding chest
2015 otsailak 6

“2007an Koreatik bidalitako paketea jaso nuenean, ezin izango nuen inoiz imajinatu, handik gutxira filmatu nuen THE KOREAN WEDDING CHEST pelikula inspiratuko zuten edukien mirari kutxa irekitzen ari nintzela. Kontu handiz enpaketatu, bete eta itxitako egurrezko kutxa hura, tradizio ohoretsuen legeak jarraiki bazegoen mihiztatua ere (edo agian horri esker), Korear gizarte garaikidearen perspektiba berezi bat eskeintzen zuen. Honek inspiratu ninduen erritual berri eta zaharrak aztertzera, berriak zer duen zahartik eta zaharrak zer duen berritik determinatu ahal izateko. Edonon eraikitzen ari diren mega-hirien fenomeno harrigarria eta hauetan bizi den gizarte kontraesankorra ekilibrio ariketa moduan ulertzen duen ipuin gaurkotua da hau. Bon voyage orainera!”

19:00

Ulrike Ottingeren The korean wedding chest filmaren proiekzioa.

dorian gray in the mirror of the yellow press
2015 martxoak 6

Filma honetan, Ottinger zinemagileak, Dorian Gray pertsonaiaren alderdirik dekadenteena berreskuratuko du eta Berlineko kale eta gauetik barrena barraiatuko gaitu!

Mabuse, partzuergo batetako zuzendariak, bere enpresaren zabalkunderako proiektu bat dauka esku artean: “Gure partzuergoak, gure ideien arabera moldatuko dugun gizon bat sortuko du eta guk nahi dugun erara gidatuko dugu. Dorian Gray: gaztea, aberatsa, ederra da. Sortu, seduzitu, eta suntsitu egingo dugu.”

20:00

Ulrike Ottingerren Dorian gray in the mirror of the yellow press filmaren proiekzioa .

selección de cortos (ester, still moving,the specimen, usingname)
2015 martxoak 18

Oraingoan, Ulrike Ottingerren 4 korto jarriko ditugu:

Still Moving-en, Ottingerrek, bere objetu bildumarekin arituko da lanean, memoriaren interkoneksio mugagabeen mesederako arituko direnak: aitaren Afrikako objektu bilduma, bere bitxikerien kabinetea, 70.hamarkadan ateratako argazkiak edota super8 kamararekin grabatutako bideo zatiak ibiliko ditu pelikula labur mutu honetan.

Ester izenekoa aldiz, Europako erdialde eta hegoaldeko etorkinen kontakizuna da, “Judutarrek, etsaiekiko bake itunaz gozatu ahal izan zuten egunen eta atsekabea alaitasun bilakatu zen hilabete hartakoa. Dolua, festa bihurtu zenekoa”.

The Specimen filmean, filisteardar bat dugu protagonista. Iraultza aurretik, istripuz atxilotua izan eta amets letargiko eta sakon batetik 20 urtetara esnatzen den filisteardarra. Esnatzean, harridura handiz, bere buerua aurkituko du Sobietar Batasun postiraultzailean murgildurik.

Usingimage Berlineko industrialdeetan dauden hiri paisai zein arkitekturaren inguruko muntaia da. Berlineko trilogia deiturikoaren eszenak uztartzen dituena.

 

20:00

Ulrike Ottingerren korto-selekzioa proiekzioa (Ester, Still moving, The specimen, Usingname).

freak orlando
2015 martxoak 27

L’Occasionerekin elkarlanean antolatu dute Bilbon jarriko duten Ulrike Ottingerren azken pelikula. Proiekzio berezi honetarako, pelikula oso berezi bat erreserbatu dute. Askoren ustez, Ottingerren filmik eskuraezinena bada ere, antolatzaileen ustez, bere filmografia osoan zehar errepikatzen joan diren ideiak aztertzen ditu oraingoan. Muturreraino eramango dituen zinta baten aurrean topatuko dugu gure burua ostiralean.

5 kapitulu ezberdinetan bereizten den “mundu honen antzezlanera”gonbidatzen gaituzte.

“Akatsa, trakestasuna, botere grina, beldurra, erokeria, krudeltasuna eta egunerokotasuna bere baitan jasotzen duen histoire du monde-a, hasieretatik gaur arte freaki-en eskutik, bost ataletan banatzen den munduren antzerkiaren antzera kontatua.”

19:00

Ulrike Ottingerren Freak Orlando filmaren proiekzioa.

under snow

under snow
2015 apirilak 9

Ulrike Ottingerren azken pelikula honekin agurtuko dugu ostegun honetan “Superbia: Ulrike Ottingerren 8 film” proiektua. Oraingoan ere, Asiako herrialde bat azaltzen zaigu protagonista: Japoniako Echigo probibintzia. Bertako biztanleen bizi egoeraz eta elurtutako paisaien edertasunaz dastatzeko aukera izango da honakoa!

“Japoniako Echigo probintziako biztanleak elurrez estalita bizi dira urte erdia. Denborak beste abiadura bat du, askoz ere motelagoa, eta horrek eragina izango du eguneroko bizitzan ez ezik, erritualetan, ezkontza-ohituretan, festetan, janarian, kantuetan edo jolasetan ere, moldatu egin behar izan baitituzte horiek guztiak egoera gogor horretara eta probintziak duen edertasun natural horretara.”

21:30

Ulrike Ottingerren Under Snow filmaren proiekzioa.