t-festa (art t-shirt festival) #3

T-festa (Art T-shirt Festival) Jaialdiaren hirugarren edizioa: 2016ko uztailaren 15ean, 16an eta 17an.

https://www.flickr.com/photos/t-festa/
https://archive.org/details/TFesta3TheMovie

Oraingoan, Donostiako Tabakaleran egongo gara, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroan. Bertan, deialdi irekiaren bidez hautatutako 30 artistak eta taldek kamisetaren gainean egindako lanak izango ditugu ikusgai. Jaialdiaren hiru egunetan, artista eta talde horien proposamenak ezagutzeaz gain, kontzertuak, DJak eta hezkuntza-tailerrak izango ditugu.

T-festakoek, feminismo eta generoko politiketatik abiatuta, laguntza eta bultzada eman nahi dizkiegu artistei, euskarri gisa erabilitako kamisetarekin duten harremana, autoedizioa, do it yourself filosofia eta sorkuntzako prozesu bitxiak indartzeko, eta batez ere egonkortasunik gabe aritu arren lan izugarriak egiten dituzten sortzaileak ikustarazteko.

Zatoz eta parte hartu T-festaren hirugarren edizioan. Proposamen horiek guztiak ezagutuko dituzu, giro artistiko atsegin, dantzazale eta hurbil batean.

Muxu,

Laura eta Rosa

2016ko jaialdiaren argazkiak  hemen + bideo