–tarteka– proposamena esku-hartze ekitaldi bat da eta modu intuitiboagoan edo ez hain intuitiboan kokapen oso zehatz batekin nolabaiteko lotura duten artisten lan-prozesuak ditu oinarri. Bolintxu izeneko toki batean Bilboko aldirietako iragan industrialaren hondakinen zati bat irentsi duen paisaia natural bat aurki dezakegu. Asmoa da site-specific esku-hartzeak gauzatzea basoa zeharkatzen duen errekastoaren ibilguan zehar, Bolintxuko ur-jauzira iritsi arte. Ingurune hori suntsitzen ari dira, errepide bat eraikitzeko; hori dela eta, keinu sinbolikoa izan daiteke, errealitate horretan ia hautemanezina, baina balio erantsia eman diezaioke leku horri esperientzia aktibatzen den unean bertan.
–tarteka– proposamena gauzatzeko abiapuntua gaurkotasunari egokitutako lan-prozesu berriak sortzeko interesean aurki dezakegu; izan ere, une honetan ezinezkoa da gure denbora eta zenbait tokitarako sarbidea askatasunez kudeatzea. Ondorioz, ekitaldia alternatiba erakargarri gisa proposatzen da, eta aurrerago joango da zehazten.
Hauek dira esperientzia aktibatuko duten artistak: Anaïs Boudot, Dietrich Meyer, Oier Iruretagoiena eta Raquel Asensi.
–tarteka– euskal hitzak hainbat esanahi hartzen ditu, tarte hitzetik abiatuta: interbaloa, espazioa, etena edo baita bi gauzen artekoa ere. Nolabaiteko konplexutasuna du kontzeptu horrek, eta zehaztasuna galtzen du gaztelaniara itzulita. Tarteka hitzak aldizkakotasunez pentsatzera garamatza. Errealitatearen partzela horrek hainbat zentzumen eta egun bizi dugun egoeraren hainbat maila pitz ditzake; gainera, basotik paseatzearen esperientziari eta proposamen honek dakarren esperientzia artistikoari ere aplika dakioke.