tripa haiek

Neskak dio iturria pertsona bat dela eta, aldi berean, ur-mendi bat, esmeralda bezain distiratsua. Ez du besorik, ez aurpegirik, itsua da, mugitu gabe ibiltzen da, inguruan dituen ur tolesdurak ez desegiteko.

 

Gaur otarraina jan dugu lehertu arte. Bi ekarri ditut, bi kilokoak, eta beste lau, txikiagoak. Ur berde batean harrapatu ditut. Botila baten barruan murgiltzea bezala zen. Inpresio errepikaezina.

 

Orinocoko ura da.

 

Marguerite Durasen “Yann Andréa Steiner”  eta Santiago Gonzalez Zunzundeguiren “Aventura a toda vela”  liburuetatik jasoa.