Ultracontact

Kaleko frottage-ak, kopia baino, lapurreta dirudi; izan ere, eskuratu ezin den beste material batera zuzenean transferitzen da. Azalera konplexuen sinplifikazio dimentsionala geratzen da ebidentzia grafikoan: kasu honetan pneumatikoen alboetako edukia nabarmentzen du.

Beltza beltzaren gainetik, beltza zuriaren gainera. Pneumatikoetan hainbat iruditeria daude, produktuaren prestazioekin zuzeneko lotura dute batzuetan, eta beste batzuetan erabat nabarmentzen dira eta dimentsio goxoago batera eramaten dute. Bere industria-ekoizpenera eramaten gaituzten erreferentziak dituzte: ukimena/kontaktua, denbora, oldarkortasuna, performance mekanikoa, etika, ekologia, urtaroak, musika eta informazio teknikoa. Teknika frottage-ak jaso eta katalogatzean datza, modelo-urtearen eta hartu diren eremuaren arabera, denborarekin fitxategi bat sortzeko.