vélaz restaurante-cafetería

Musika entzuteari arreta eginez, objektu, forma eta irudiak sortzen dira. Ekoizpenen garapena nahiz komunikazioa arterako sarbideekin, moduekin, erekin, ikasketekin eta mintzairekin lotuta daude.

Vélaz (1976-2011) gure familiaren jatetxearen izena da. Bizitzaren jokalekua, lantokia, gurasoek eta beste pertsona batzuek pentsatu eta garatutako gunea, ohiko negozioa. Ni eta neure familia ia beti egon garen tokia.

Vélaz jatetxe-kafetegia hurbilpena da. Toki hori beste kokaleku batetik zeharkatzea, irakurtzea eta aztertzea. Hurbilpen horretan, musika da testua azaleratzeko bidea. Atzealde edo lan-egitura gisa aritzen den entzunbidea.

Gure aitak bere familiaren tabernan egiten zuen lan. Bidaiatzen zuenean, bisitatzen zituen lokalei erreparatzen zien eta ideiak idazten zituen, zer interesatzen zitzaion eta zer ez erabakiz eta berak ezagutzen zuen lokalaren eta lanaren esperientziarekin alderatuz. Amak ez zuen kozinatzen; gure bi amonen errezetetan oinarrituta hasi zen, ondoren liburuak kontsultatuz eta, geroago, sukaldari ospetsuen ikastaroen bidez.

Galdetu nien ea nola bururatu zitzaien sabaiaren diseinua, aulkiaren hautaketa, mahaien kokapena, koloreen aukeraketa… Batzuetan, lokala sortu aurretik nonbait ikusia zuten; zerbaitek itxuraz irtenbiderik ez bazuen, inguruko hirietara joaten ziren beraien ustez berritzaileak ziren tabernak ikusi eta horren arabera erabakitzeko.

 


 

la hija y los padres comen_maite vélaz

La hija y los padres comen izeneko argitalpena Vélaz restaurante-cafetería proiektuaren testuinguruan gauzatu da. Proiektu horrek, argitalpena ez ezik, bost bideo eta zenbait eskultura multzo ere hartzen ditu barne.

Argitalpen horretan elkarri lotuta ageri dira nire lanean erabiltzen ditudan materialak. Horietako asko dagoeneko inprimatutako material grafikoak dira, baina beste batzuek ez dute zerikusirik euskarri fisikoarekin.  Emaitza dokumentu bat da, tolestutako sei A2 dituena, bi aldeetatik inprimatuta eta grapatu gabe.

2015eko abenduaren 11n, Analphabet orkestrak Bulegoa z/b-n egindako saio batean, proiektu horretako (Vélaz restaurante-cafetería) bideoak proiektatu ziren, eta, orkestrak jotzen zuen bitartean, argitalpena bertan aurkezteko modua asmatzen jardun nuen.  Horren emaitzak zerikusia du ondoko irudiekin.

Argitalpena aurki daiteke ANTI liburudenda, Maiatzaren Biko kalean, 2, Bilbo