ZIGiZAGa

DINAMOA sormen guneak bere baitako jarduna testuinguruarekin harremanetan jartzeko asmoz egin nahi duen proiektua da ZIGiZAGa. Sareko aldizkari forma hartuko badu ere, haratago joan nahi du, eta komunitatea gorpuzteko ahalegina da, leku bat emateko. Hausnarketarako eta eztabaidarako gunea izan nahi du, bizi gaituen esfera publikoari bere alea ekarri nahi diona. Ahots eta praktika ezberdinak bilduko dituen espazioa izateko bokazioa du, sei hilabetean behin gai nagusi baten inguruan askotariko ekarpenak jaso nahi dituena. Gai horren inguruan artista, komisario, aktibista, pentsalari eta bestelako profilak gonbidatuko dira hausnarketa bat egitera. Hausnarketa moduak oso irekiak izango dira: artikuluak, olerkiak, ikus entzunezko piezak, soinu ekoizpenak, irudiak… euskarri digitalean lekua izan dezakeen edozein ekarpen hartuko dugu aintzat.

 

DINAMOAn bertan darabiltzagun kezka eta asmoak mundu zabaleko pentsamendu korronteekin gurutzatzeko lekua izango da.