eremuak#3

eremuak argitalpenaren 3. zenbakian, euskal testuinguruan produzitutako testu- eta ikus-materialak agertzen dira. Aldizkarian, honako hauek hartu dute parte, agerpen-ordenan: Iñaki Imaz, Maria Berrios, Larraitz Torres, Zigor Barayazarra (tartekia eta arte-ekarpen nagusia), Mugaxoan, Peio Aguirre, Jorge Núñez, Susana Talayero, Aimar Arriola eta Julen Agirre (atzeko azaleko arte-ekarpena).

eremuak#3k eremuak#0, eremuak#1 eta eremuak#2 argitalpenek —hurrenez hurren 2013an, 2014an eta 2015ean argitaratutakoek— hasitako bidean jarraitzen du. Zenbaki honek aldaketa handia du aurrekoekin alderatuta; izan ere, ardatz tematiko bat sartu da (hezkuntza eta pedagogia artean), eta aldizkariko zenbait eduki haren ingurukoak dira.

⇒ Zigor Barayazarraren ANiMiSTA ikusteko testu-gida tartekiaren PDF-a (1,10MB) hemen deskarga dezakezu.

⇒ Aldizkariaren aurkezpenaren bideoa, 2016ko abenduaren 1ean Azkuna Zentroan.

Argitalpena jasotzeko interesa badaukazu, idatzi aldizkaria@eremuak.eus helbidera.

Edizioa: 2016 azaroa | Aleak:1500 | 68 orrialde
Edizioa: Pello Irazu, Itziar Okariz, Leire Vergara
Koordinazioa: Lydia Lomas Gancedo
Diseinu grafikoa: Maite Zabaleta Nerecán
Testu-edizioa: Fernando Quincoces
Euskararako itzulpena: Belaxe, Irene Hurtado
Inprenta: Gráficas Lorea