‘punto de origen’ erakusketa
19/02/2016 - 24/04/2016
Barjola Museoa | Trinidad kalea, 17, 33201 Gijón
Punto de Origen erakusketa, eremuak programaren laguntzarekin hasitako proiektua, Gijoneko Barjola Museoko kaperaren barruan aurkeztu da. Eskulturaren eta altzariaren arteko erdibidean dagoen instalazioa da. Bertan, bilaketa aktibo baten bidez aurkituriko hainbat objektu bildu dira, eta elkarketa- eta metaketa-estrategia baten bidez pilatu. Abiapuntua jabetze-keinu bat da, inorena bereganatzeko zeharkako metodoa.
Instalazioaren emaitza, hain zuzen, datuak manipulatzeko ariketa bat da. Eragiketa horretan ez da informaziorik sortzen; aitzitik, horren izaera aldatu egiten da, posibilitate utopiko batean oinarrituta. Hori munduaren ulermen galdua ere izan daiteke, baita historiak bide alternatibo bat jarrai zezakeen unea ere.