‘punto de origen’ argitalpena

Punto de origen Gijongo Barjola Museoak argitaratutako  lana da, David Martínez Suárez artistak museo horretako kaperan 2016ko otsailaren 19tik martxoaren 31ra bitartean egindako esku-hartzea adierazten duena.

Alfredo Aracil-en (argitalpenaren testuaren egilea) arabera, esku-hartze horretan, David Martínez Suárezek hedapenean dagoen konstelazio bat adierazi du, azken bi urte hauetan egindako zenbait pieza erabiliz. [..] Zalantzarik gabe dixiseko ariketa bat da: alde batetik, konnotazio ugari dituen testuinguru batean –alegia, museoko kaperan–, gure tradizioan komunitate gisa hartzen duten espazioa adierazten duten zenbait obra bildu ditu artistak, eta beste batetik, formaren eta diskurtsoaren arteko erlazio eta desadostasun ugariak azaleratu ditu. Horrenbestez, arrail iradokitzaile bat sortzen da ikuslearen itxaropenetan, artistaren modura –oroimen kolektiboko egituretan indibiduala eta pertsonala txertatzen dituenean–, mentalki lan egitera behartuta baitago. Materialak urriak dira; adibidez, erabilitako zurak tratatu gabe daude. Hortaz, urritasun hori erresistentziaren metafora da, baina baita garai batean baliagarria izan zenaren suntsipen konponezinaren metafora ere. Batzuetan, ezin da harmonia lortu, eta zatiak elkarren kontra lehertzen dira, noiz izango berreskuratuak. Beraz, ez dago eszenografia posiblerik, eta osotasun baten zatien arteko lotura potentzial baten onarpena baino ez da geratzen. Benetako baliabide-ekonomia bat.


Ezaugarriak: 57 páginas, color, 15x21cm
Ediizioa: Museo Barjola, Gijón | 2016
Diseinu gafikoa: David Martínez  Suárez