recreativa revolucionaria repugnante (femenino monstruoso). Hitzaldia eta mintegia, Itziar Bilbaoren eskutik
Ekintza sortzailea, artearen zirkulu magikoa gainditzen duena.
2017ko urriaren 2an eta 3an, BilbaoArten, Itziar Bilbao Urrutia artistak Recreativa, Revolucionaria, Repugnante. (Femenino Monstruoso) eskainiko du Nick Kilby performance-egilearekin batera. Hitzaldia eta mintegia izango dira. Bi ekitaldiak doakoak dira eta nahi duena bertara daiteke, baina mintegian parte hartu aurretik hitzaldira joatea gomendatzen dute.
Artearen mundutzat jotzen dugun horren ertzetan egiten du lan Itziarrek; haren lana berraktibatu egiten da gizarte-ehunari zurrun eta orbangabe iraunarazteko balio duten konbentzioei muzin egiten dienean.
2013an arte-konferentzia akademiko batean elkar ezagutu zutenetik, berez sortzen dira Nick Kilby artista, performer eta azal betedun alkimistarekiko lankidetza-lanak, bateragarriak baitira artista eta sadikoa eta artista eta objektu masokista diren aldetik.
RECREATIVA REVOLUCIONARIA REPUGNANTE lanean, Itziarrek eta haren gonbidatu Nick Kilby artista britainiarrak bakarka aurkeztuko dituzte euren jardun artistikoen gaiak, formatuak eta ez-arauzko plataformak; bai eta zitalkeriak performancerako dituen aukerak aztertzeko gogoa, eta genero-rolak eraitsi eta artea eta bizi-esperientzia banantzen dituzten tarteak ezabatzeko gogoa ere.
Ohiko kolaboratzaile direnez, ekitaldiaren amaierako zatia ekintza/elkarrizketa bat izango da: PORTRAIT OF THE ARTIST AS SADIST, bi artisten arteko elkarlana. Hitzaldi akademikoaren formatuan, euren jardunen arteko elkarguneak eta paralelismoak aztertuko dituzte.