tailerra manfred werder-ekin: “all the reality that is”
“baina imajina daiteke –aurrerago?– kontzertua ezer ere –amets bat ere, ezta irudimena ere–, hitz batean, “arima” bat ere gainezkatuko ez den tailer bat baino ez dela izango, eta hondakinik gabeko praxi batek musika-jarduera guztia xurgatuko duela”.
Roland Barthes, MÚSICA PRÁCTICA, 1970 (C. Fernández Medranoren itzulpena)
Bilboko tailerraren helburua haren errealitate osoa baieztatzeko musika-praktika bat iradokitzea da.
Zenbait pertsonak musika bat joko dute, munduaren soinuaren ugaritasun naturala agerian jartzeko behar bezain gardena den musika, alegia.
Tailerrera etortzen diren pertsonek objektu bat ekarri behar dute, soinuarekin zerikusia duena ala ez. Ez da beharrezkoa musika-prestakuntza izatea.
Manfred Werder, 2016ko iraila
Izen-ematea doan – gehienez ere 10 pertsona: makalakak@gmail.com