tailerra stefan thut-ekin: ”movements in space”

Espazioan zabaldutako musika-jarduera bat egingo dugu; hau da, interpreteek lurretik arrastaka eramango dituzten materialetan jarriko dugu arreta.Soinua (eta ikusmena) barneratzeko denbora baten ondoren, baliokide, luzapen edo egokitzapenak aurkituko ditugu denon artean, gure musika-tresna eta objektuekin egin daitezkeen ekintzak aintzat hartuta.
Nork bere baitan eraldatzen duena espazioan zabalduko da berriro, elementu higikorrak kontuan hartuta. 

Ez dago parte-hartzaileen gehienezko kopururik, baina kopuruak eragina izango du jarduteko moduetan.
Mesedez, ekarri zure musika-tresna edo objektuak, eta nik lekua sortzeko materialak eramango ditut.

Stefan Thut, 2016ko urria

Izen-ematea doan: makalakak@gmail.com