Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau
Parte hartuko duten gonbidatuak:
Doa Aly, Ari Cardozo,Daniel Llaría, Manuel Cirauqui, Iker Abascal, Flx. Javier Larreina Morales, Samuel Martin Schick, Irune Merino, Izar Ocariz, Ece Powell, Izai Rodríguez, Stefano Santa María
Aurten, jardunaldiak eremuak-en laugarren erakusketaren esparruan kokatzen dira. Urriaren 30ean eta 31n egingo dira Zallako Guata Kultur Fabrikan eta Zine Antzokian. Programak eremuak# 12 aldizkariaren aurkezpena dakar, 2025 eta 2026 artean egindako lana biltzen duen zenbaki bikoitza, artearen ekoizpenerako eta hedapenerako erakunde-egiturek beraiek ezartzen dituzten aukera-baldintzei eskainia. Jardunaldiei urriaren 30ean emango zaie hasiera Guatan, eremuak-en laugarren erakusketaren inaugurazioarekin: Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau, erakusketa osatzen duten artistekin batera: Iker Abaskal, Flx. Javier Larreina Morales, Samuel Martin Schick, Irune Merino, Izar Ocariz, Ece Powell, Izai Rodríguez eta Stefano Santa María. “Trena entzun” / “Trenei entzutea” eta aldizkariaren aurkezpenaren ondoren, “Sueño de una noche de jornadas por William S. con Hermia, Lisandro, Helena, Demetrio, Titania, Oberón, Puck y Claro de luna” ekimenari egingo diogu bidea. Larunbatean, urriak 31, hirugarren urtez jarraian, Manuel Cirauquiren eta Film Material III-ren parte-hartzea izango dugu, ikus-entzunezko proposamenak aurkezteko 2024an inauguratutako komisario-espazioa. Halaber, Ari Cardozo artistak “Repetirlo con microtonos” izenburuko esku-hartzea egingo du. Arratsaldean, Zallako Zine Antzokiak Doa Aly eta Daniel Llaría artisten ikus-entzunezko lanen bi emanaldi hartuko ditu; azken hau, gainera, saioan bertan izango da.
Urriaren 31n, doako herri-bazkaria eskainiko dugu Arangurengo Autonomia Plazako arkupeetan, Guataren ondoan.
Antolatzailea
eremuak. Eusko Jaurlaritza. Kultura eta hizkuntza politika saila
Kolaboratzailea
Zallako Udala