‘una línea de aire hecha con la mirada’ liburu digitala

(begiradaz sortutako airezko lerroa)

eremuak-ek eta AIR plataforma independenteak Imanol Marrodán egilearen Una línea de aire hecha con la mirada (begiradaz sortutako airezko lerroa) liburu digitala, Huescako Beulas Fundazioaren Arte eta Natura Zentroan (CDNA) egindako erakusketa-proiektua jasotzen duena, aurkeztu dute. Erakusketa horretako lanak eta informazio gehiago ere biltzen ditu, sortzailearen lana taxutu duten sorkuntza-ildoen egitura edo jokabide-haria osatzeko asmoz.

“Begiradaz sortutako airezko lerroa” erakusketaren izenburu generikoaren baitan, metafora irudikatuz arreta- eta pertzepzio-ikurra mamitzen da, ikusmena, begiak baitira aurretik joanez, antzematen dugun ingurunearen lehen irudipena aurreratzen digun zentzumena. Begiak mundura irekitako leihoak dira; bertatik kanporatuta, ikusi eta arreta ipintzen dugun lehen irudian geure burua ezagutzen dugu.

Hala, orotariko kodeak egituratzen dituzten lanak biltzen ditu erakusketak, paradoxikoki, bizi-esperientzia bateratu pertsonaletik eta indibidualetik abiatuta eta irakurketa berriak proposatuz, hizkera erkide konplexuagoa sortzeko asmoz. Ildo horretan, hurbileko eta urruneko geografia ezezagunen atlasa agertzen da, aldaketa-prozesu etengabean dagoen mapa irudikatzeko. Horixe da CDANeko ”Begiradaz sortutako airezko lerroa” erakusketa-proiektuaren funtsezko helburua. Asmo pertsonal horretan, norbanakoa bere oinarrizko intuiziora eta senera, jatorrira itzultzea aldarrikatzen da, berriz naturan txertatzeko, norbanakoen arteko “gizarte” bizikidetzako eredu politiko berria egituratuko duen jatorrizko pentsaera sortzaile baten pare.