vis a vis
Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-lerro bat garatu nahi duten bi artistari edo ikertzaileri entsegu formatuko topaketa bat egiteko aukera ematea. Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak, baina leku horretarako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Oraingoan, Sahatsa Jauregi eta Julia Panadés izango dira gonbidatuak; eskultura eta instalazio-piezak lantzeko moduarekin duten harreman formalaren inguruan hitzegingo dutelakoaren susmoa dugu. Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da, urriaren 4ean, 18.30etatik 20.30etara.