vis a vis
06/10/2018
Vis a vis proiektua Bilboko parkeetan egiten da, eta haren asmoa da aldez aurretik elkar ezagutzen ez duten edo antzeko interesen inguruan eta jarduera eta testuinguru desberdinetatik lan-lerro bat garatu nahi duten bi artistari edo ikertzaileri entsegu formatuko topaketa bat egiteko aukera ematea. Bi parte-hartzailek erabakiko dute, euren arteko elkarrizketan, nolako itxura izango duen topaketak, baina leku horretarako bereziki sortuko dute, eta jendearentzat irekita egongo da. Oraingoan, Raquel Meyers eta Saioa Olmo izango dira gonbidatuak, gizarte-zientziak aztertzeko erabiltzen den teknologiari buruz hausnartuko dute. Topaketa Doña Casilda parkeko pergolan izango da, urriaren 6ean, 18.30etatik 20.30etara.