zinema paladin

11:00etatik 13:00etara

Zinema Paladin, ESCIVI zine eta bideo eskolarekin elkarlana da. Postprodukzio eta muntai fasean oinarritutako ariketa esperimentala proposatu diegu ESCIVIko ikasleei, eta hartu-eman honi hasiera emateko lau bideo pieza zehatz jarri dizkiegu abiapuntu bezala*. Kasu honetan, norberak ekoiztutako “material gordina” oinarri moduan erabili ordez, partaide bakoitzak beste batek egindako bideo baten zati batean eskuhartze bat egingo du. Collage-a zein zinema-muntaketa, irudi ezberdinen loturan eta harreman berrietan oinarritzen direla kontuan hartuta, ESCIVI-ko ikasleen eta erakusketan jarritako piezen arteko elkarrizketa bat sortaraztea gustatuko litzaiguke.

Ariketa honen bitartez sortutako piezak Bastero Kulturguneko zinema aretoan proiektatuko dira abenduaren 1ean goizeko 11.00etan, “ZINEMA PALADIN” izeneko saioan.

*Jarritako lau ereduak ez dira mugatzaileak. Testuinguru bat zehazteko helburua dute eta gaijartzaile moduan funtzionatuko lukete, eta hortik aurrera bakoitzaren lana librea izango da.

Streaming bidez ikusteko: https://youtu.be/z3Ie2Bb_vMQ