dorian gray in the mirror of the yellow press

Filma honetan, Ottinger zinemagileak, Dorian Gray pertsonaiaren alderdirik dekadenteena berreskuratuko du eta Berlineko kale eta gauetik barrena barraiatuko gaitu!

Mabuse, partzuergo batetako zuzendariak, bere enpresaren zabalkunderako proiektu bat dauka esku artean: “Gure partzuergoak, gure ideien arabera moldatuko dugun gizon bat sortuko du eta guk nahi dugun erara gidatuko dugu. Dorian Gray: gaztea, aberatsa, ederra da. Sortu, seduzitu, eta suntsitu egingo dugu.”