daniel llaría
Daniel Llaría (Logroño, 1985) artista eta psikologia-ikaslea da. Arte-ikasketak Bilbon, Berlinen eta New Yorken egin zituen. Bideoa bere lanaren ardatz nagusia bada ere, pentsamendu eskultorikoa da bere praktika osoa egituratzen duena, musikan, instalazioan nahiz collagearen eraikuntzan agertu. Bere lan egiteko modua eklektikoa da, eta adierazleen erabilera zehatza eta zorrotza. Bere piezek desio sakonki queer bat eta pentsamendu errotik dialektikoa islatzen dituzte. Gaur egun Bilbon bizi, ikasi eta lan egiten du.