gabriele muguruza goenaga

Donostia, 1992. Arte Ederretako ikasketak egin zituen EHUn eta Londresko Central Saint Martinsen. 2014an gradua eskuratu ondoren, 2015ean Increarte Masterra burutu eta Kalostra arte -eskola esperimentalean hartu zuen parte. Hainbat erakusketa egin ditu, Donostiako Egiako kultur etxean, Getxoarten edo Harriak programaren baitan, besteak beste.