javier ozcoidi

Iruñea, 1999.

Javier Ozcoidik Arte Gradua egin du Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ikerketa eta Sormena Artean masterra egiten ari da orain unibertsitate berean, ÁGORART 2022 bekari esker. 2018ko udan Tabakalerako Artistentzako Tailerrean parte hartu zuen, eta baita beste erresidentzia batzuetan ere: PADA Portugal, AE ezprogui eta Huarte Zentroko espazio lagapena. Bakarka eta taldekako erakusketetan erakutsi izan du bere lana, La Zurda espazioan, Pada Gallery-n, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, Horkasitas Jauregian Bapore Atelierrekin eta Harriak programarekin, Montehermoso Kulturunean eta Huarte Zentroan, besteak beste. 2021ean Nafarroako Gazte Artearen Topaketetako saria jaso zuen.