laura peña canive

Balmaseda, 1990.

Bapore Atelier delakoaren sortzailea Irati Inorizarekin batera, Ikus Entzunezko Komunikazioan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean, eta bi master ditu: bat Argazkilaritza eta Diseinuan, Elisava Escuela de Diseño e Ingenieria delakoan (Bartzelona), eta bestea Ikusizko Kulturan eta Hezkuntzan, UB unibertsitatean (Bartzelona).  Azken urteetan ibilbide balioaniztuna izan du, hasi ikerketa artistiko-pedagogikotik (Montevideoko Unibertsitateko Arte eta Ikusizko Kulturako I. Nazioarteko Ikerketa Seminarioaren batzorde zientifikoan artikulu bat argitaratu zuen) eta diseinu grafikora eta komunikaziora (nanashibui, Tabakalera). Horrez gain, arteari eta sormenari buruzko hainbat hezkuntza-proiektu egin ditu, ikuspuntu psikosoziologikoarekin (Euskadiko udal eta eskolekin). Gainera, bitartekaritza artistikoak egin ditu Experimentem amb l’Art eta Escola Dovella erakundeekin, Bartzelonako Antoni Tàpies Fundazioarekin lankidetzan. Laurak pentsamendu-tresnatzat hartzen ditu baliabide artistikoak, eta horrek esperientzien hibrido bat sortzera eraman du, artea eta humanitateak lotzen dituena garapen sortzaile eta pertsonala askatzeko, baita gizarteratzea, kultura eta pentsamendu kritikoa ere.