leo burge
Londres, 1991. Bilbon bizi da. 2009 eta 2013 bitartean, EHUko Arte Ederren Fakultatean ikasi zuen Leioan, bai eta Hagako Koninklijke Academie van Beeldende Kunsten (KABK) akademian ere. 2015ean Kalostra arte-eskola esperimentalean hartu zuen parte, Donostian. Banakako erakusketa egin zuen 2017an Arizko Dorretxean (El verano de Blinky y la curva legítima) bai eta erakusketa kolektiboak ere 2016an. Era berean, beste programa batzuetan ere hartu du parte, hala nola T-Festa, Ertibil eta Harriak programetan.