luis candaudap guinea

Bilbo, 1964. Bilbon bizi da eta bertan egiten du lan. 1989az geroztik, pinturaren alorrean eta inguruabarretan jarduten du. Leku ugaritan erakutsi du bere lana: ingurune hurbilean, Estatuan eta nazioartean. Gainera, bilduma, instituzio eta museo batzuek bildu dituzte beraren lanak. Sakabanaketa eta topaketa formalak bat eginda sortzen dira bere lanak, collagetik eta beste metodologia dekonstruktiboetatik hurbil dauden jardunbideak erabiliz.