mohamed fariji
Mohamed Fariji (Casablanca, 1966) artista Casablancako Atelier de l’Observatoire – Artea eta Ikerkuntza espazioaren sortzailekidea eta zuzendaria da. Beraren lanaren oinarrian arkitekturatik, historiatik, soziologiatik, zientziatik eta politikatik hartutako diziplina arteko ikerkuntza-prozesu aktiboak daude, ikertzaile eta herritarren, eragile erabakitzaile eta instituzioen parte-hartzearekin. Mohamed Farijik interesa du hiri-mitoak, memoria kolektiboa eta hiri-kontakizun soziopolitikoak eta arkitektonikoak miatzeko, eta arte-jardunarekin batera jorratzen ditu herri- eta ingurumen-ekimenak.