telmo trenor
Donostia, 1986.
DJ eta produktorea. Rap-doinuekin batera, R&B, zein doinu tropikal eta kosmikoak ere lantzen ditu. Bere ibilbidearen adibide dira orain arte argitaratu dituen lanak: Guaraná (2012), Tropikalia (2012), Maps (2015) eta Heat (2018). Donostiako Jazzaldia edo Sonar bezalako jaialdi entzutetsuetan parte hartu du. NAIZ irratian Sateliteak izeneko programa zuzentzen du.