urtzi canto

(Bilbo, 1984)

Arte Ederretan lizentziaduna, Argazkilaritza espezialitatean; aurrez arte grafikoetako inprimaketari eta irudi-laborategiari buruzko ikasketak zituen. Hiru master ditu, Kulturaren Kudeaketan, Industria Sortzaileen Kudeaketan, eta Marketin eta Komunikazioan.

Paisaiari, memoriari eta hiriari buruzko berariazko interesa duen argazkilaritzako jardunean dihardu; gai horiekin lotuta, arkeologiaren inguruko proiektuak egin ditu; Bilbon, Bizkaiko Arkeologia Museoko bildumako pieza arkeologikoen gaineko erregistroko argazkilari egin du lan. Erakusketa indibidual zein kolektiboetan parte hartu du EAEn; adibidez, “Antropia” erakusketan, Durangoko Arte eta Historia Museoan (2016).

Aldi berean, arterako espazioen kultura-kudeaketarekiko interesa du, baita erakusketa kolektiboen eta komisario-proiektuen antolakuntzarekikoa, eta katalogo edo kartelgintzako diseinu eta maketazio grafikoarekikoa ere. Ekoizpenerako beka eman zion BilbaoArte Fundazioak, eta EGIAR Aldizkariari buruzko proiektuaren inguruko hainbat hitzaldi eman du. Halaber, argazkilaritzaren inguruko ikerkuntzako lan kritikoak egiten ditu, eta EHUko ikerkuntza departamenduaren AUSART aldizkarian argitaratzen ditu.