eremuak egonaldia halfhouse-n

eremuak programak egonaldi-deialdi bat ireki du, Halfhousekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoko artistentzat. Deialdiak arte bisualen testuinguruan lan egiten duten artistei eta/edo sortzaileei laguntzea du helburu.

Egonaldia abuztuaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaituko da, Bartzelonako Halfhouse etxean. Egonaldia artistaren erakusketa batekin amaituko da, gune horretan bertan eta urriaren 1etik aurrera.

baldintzen PDF-a (295 KB) deskarga dezakezu hemen

eremuak-en Batzorde Teknikoak eta Halfhouseko kideek, Josu Bilbao Ugalde aukeratu zuten 2016ko Halfhouse-n egonaldirako.