Eguzkiak dena erretzen du. Ez dirudi Eakoa, Kordobakoa irudi, baina Eakoa da eta aurrerantz dator hondotik figurak errez. Irantzuren goiko ileak zetazko hariak bihurtzen dira, neke aurpegi finko eta frontal bat inguratuz. Ispiluaren zikintasunak aurpegiak zikintzen ditu, eta irudia lau bihurtzen du ilusioa apurtuz. Ispiluaren ideian ez gara gehiegi geldituko. Leireren gantxo berde fosforitoak diagonal bizkor batean sartzen gaitu, lehen planora eramanez, eta gainontzeko informazioa sekuentzia azkar batean pilatzen da: belarria sorbaldaren gainean, eskua gerria eutsiz, ezkutuko kamera bat, lanparak, egurra.
Irudiak ez du eremu sakonerarik, Eak bezala. Iritsi, oinez hasi eta elizak, zubiak, erreka eta harea gainjartzen dira beste sekuentzia azkar batean. Herria ulertzeko denborarik gabe iristen gara itsaso zabalera, mendiartera. Ba irudian berdin, gehiegi jakin gabe hemen gaude bi buruen artean, ileen artean: Llúcia, Mainahj, Irantzu eta Leire. Unea iritsi arte ez diogu ekingo. Eta kanpoan gelditu den Feriaren beste esaldi bat: somos un grupo de payasas, pero payasas guapas. Goazen denarekin.
irekiera eguneko programa
2023/07/02 (Irekiera)
- 12:30 Erakusketaren irekiera (Leire Ugalde eta Irantzu Yaldebere)
- 13:00 Irudiei hitz egiten*
Kontzertuak. Eskolondoko arkupean.
- 15:00 Mainahj
- 16:00 Llúcia Pla
_
*Irudiei hitz egiten: Ikuslearentzat gonbidapena.
Irudiei hitz egiten Ibarrekolanda BHIko ikasleekin sortutako proposamena da. Ikasleek Leire eta Irantzuren irudien artean bat aukeratu dute, nahi izan duten arrazoiagatik, eta audio bat sortu dute, irudiei hitz eginez.
Zuri gonbidapen berdina luzatzen dizugu: edozein irudi hautatu eta audio bat bota. Erakusketa aretoan bertan izan daiteke, etxerako bidean, ala beste egun batean… Audio hori gurekin partekatzeko julengarciamuela@gmail.com helbidera bidali. Behin jasota, erakusketa dagoen bitartean momenturen batean entzungai egongo da. Irudien artean, itsasoari begira.
Autobusa
Bizkaibus A3513 BILBAO – Hospital Galdakao Ospitalea – GERNIKA LUMO – EA – LEKEITIO
Uztailaren 1ean, larunbatean, 10:00etatik 17:00etara itxita egongo da zerbitzua. Baina igandean zerbitzu normala egongo da.
Uztailaren 2an, igandea:
Bilbo-Lekeitio: 09:05 11:05 13:05 15:05 17:05 19:05
Lekeitio-Bilbo (EAra 10 min beranduago iristen da): 08:50 10:50 12:50 14:50 16:50 18:50 20:50