ruido como de piedra en el neumático izquierdo

Xabier Salaberriak gonbidapena jaso zuen Bartzelonako Halfhouse gune berrian erakusketa kolektibo baten komisario izateko, eta hori izan zen proposamen honen abiapuntua. 9 urteko jardunaren ostean, Halfhouse-k etapa berriari ekin dio 2018an, tokialdatu da eta artistak komisario dituzten erakusketa kolektiboen zikloa jarri du martxan. Luis Bisbe eta David Bestué artistek antolatutako erakusketen ondoren etorri da Xabier Salaberriak prestatutakoa, eta Ainara Elgoibar, Oier Etxeberria, Gabriela Kraviez, Jorge Satorre eta Salaberria bera ditu partaide.

Bildutako artista bakoitzaren lanaren berezitasuna da erakusketa gauzatzeko metodologiaren oinarria. Posizioak partekatuz doaz, eta une batean espazio bera partekatu beharko dute, eta horrek aukera ugari dakartza. Egokitzeko edo ez egokitzeko aukera, erosotasun- edo deserosotasun-sentsazioa, eta baita haien arteko adeitasuna edo etsaitasuna ere.

Ildo horretan, azpimarragarria da erakusketaren egitura aldatuz joango dela proposamen bakoitzak aurrera egiten duen heinean. Lan bakoitzak gunera egokitzeko edo ez egokitzeko dituen aukerak eta muntaketa bateratua ere egitasmoaren gakoak dira.

Exposición ruido como de piedra en el neumático izquierdo
2019 martxoak 30 – 2019 ekainak 8

Ainara Elgoibar
Jorge Satorre
Oier Etxeberria
Gabriela Kraviez
Xabier Salaberria

  • Bitartekaritza
Egilea/k:
Ebazpenaren data:
azaroa 2018