adrián romero
Bilbao, 1992
Diseinatzaile grafiko gisa eta modu autodidaktan trebatua hainbat hedabide digitaletan.
Nire sormen prozesuak diseinu grafikoaren eta arte digitalaren inguruan orbitatzen du. Diseinatzaile grafiko bezala egiten dudan lana, jarduera pertsonal eta esperimentalago batekin uztartzen dut; askotan beste adierazpen artistiko batzuen irudia sortzeari lotuta dagoen arlo batean, hala nola musikan. Fikzioak eta fantasiak bizi garen mundua ulertzeko balio didate; hortik, pasio eta intriga desberdinak eraikitzen eta antolatzen saiatzen naiz.