Euskal testuinguru artistikoaren behatoki gisa, eta arte-lanari datxekion prozesualitatea bultzatu eta babesteko hautemandako beharrari erantzuteko, eremuak-ek deialdi berri bat abiarazi du praktika artistikoari zuzendutako 2 laguntza esleitzeko.
Artisten egitekoarekiko konfiantzatik abiatuta, deialdi honen bidez lagundu nahi da aurretik zehaztutako proiektuen menpekotasunetik askatzeko lan-denbora bat sortzen, oro har, sorkuntza-prozesutik beratik ez datozen errekerimendu guztietatik bestelakoa. Halaber, eremuak-ek elkarrizketa ezarri nahi du onuradunekin, bi aldeentzako aberasgarria izan dadin.
2024 Ebazpena
artistak: Leire Lacunza eta Ainhoa Lekerika
2023 Ebazpena
artistak: Nadia Barkate eta Mikel Escobales
2022 Ebazpena
artistak: Luis Candaudap eta Claudia Rebeca Lorenzo
2021 Ebazpena
artistak: Damaris Pan eta Leo Burge.
2020 Ebazpena
artistak: Laida Lertxundi eta Tripak kolektiboa.