arantza santesteban

Historian lizentziatua (UPV/EHU), ikus-entzunezko prestakuntza Bartzelonako Francesca Bonnemaison zentroko Sormen Dokumentaleko diplomaturarekin osatu du. Gaur egun, doktorego tesia amaitzen ari da Lisboako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, zinema-irudikapena, feminismoa eta euskal gatazka politikoa lotzen dituzten gaiak ikertuz.

 

2012an hasi zen lanean zinemagile gisa hainbat pieza zuzenduz, horien artean EURITAN (2017) film laburra nabarmenduz. 2018an Ikusmira Berriak programan hautatua izan zen, Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Querejeta Zinema Eskolak antolatutako nazioarteko egoitza programan. Esperientzia horri esker, bere lehen film luzea garatu ahal izan zuen: 918 GAU (2021), nazioarteko film onenaren saria jaso berri duena DocLisboa (2021), Torino Film Festival (2021), Novos Cinemas (2021) eta Punto de Vista (2021) jaialdietan.