Brillo Editorial

Brillo Editorial Rocío Agudo eta Miguel Alejos gara, artistak eta kultur eragileak. Eta sorkuntza, bitartekaritza eta komisariotza lanen artean dihardugu. Kolektibo gisa, gunea partekatu dugu BilbaoArte Fundazioan eta Montehermoso Kulturuneko erakusketa-aretoan; eta elkarren segidako bitartekaritza-saioak egin ditugu Bulegoa z/b guneko Zinema Ilegaleko jardunaldietan.

Bat gatoz sarea eta testuingurua sortuko duten jarduerak eta proiektuak gauzatzeko nahian. Mugikaria den horretan, sutsua den horretan eta gure belaunaldiaren bereizgarri den highlighterrean sinesten dugu.

Afektuak eta zainketak gure proiektu bateratuaren metodologiaren erdigunean jarrita, 2022an Brillo sortu genuen; arte-proposamen garaikideetan espezializatutako argitaletxe txiki bat. Brillo publiko orokorrarentzat eskuragarri izango diren objektu artistikoak egiteko sortu zen, artista‑liburuak argitaratuz ibilbide labur eta ertaineko artisten lanari bultzada emate aldera.

 

www.brilloeditorial.com