Maider Gonzalo Salceda

Maider Gonzalo (Erandio, 1994) artista da eta Artean graduduna Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. Bere praktika argazkian oinarritzen den arren, marrazkia, collagea edo eskultura bezalako euskarriak ere lantzen ditu. 2024an bakarkako erakusketa izan du Kampai Espazioan (Bilbo). Urte berean eta 2022an, Ertibil Bizkaia sarian artista aukeratua izan da eta 3. saria eskuratu zuen 2018an. Bere lana ikusgai egon den beste erakusketa batzuk honakoak dira: Dime Dame (AIRE Galeria, 2018), Disgusto, enfado, sorpresa, bajón (Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa aretoa, 2020) edo AMP Bilakaera (Okela Sormen Lantegia, 2018).