marina suárez ortiz de zarate
Vitoria-Gasteiz, 1988. Artista eta performerra da. Arte Ederretan lizentziatua UPV/EHUn. Praktika Eszenikoa eta Ikusizko Kulturako masterra (UCLM, Artea, MNCARS) ikasi zuen. Bere prestakuntza arte plastikoen eta praktika eszenikoaren artean doa, eta sorkuntza propioa artista ugarik emandako ikastaro eta laborategiekin osatu du.
Banakako nahiz taldeko proiektuetan lan egin du artista nazionalekin zein nazioartekoekin, eta, besteak beste, Bilbaoarte, Bulegoa z/b, Teatro Pradillo, Azala, Garaion, S ‘ala edo Tabakalerako egoiliarra izan da. Bere lanak hainbat gune, jaialdi eta galeriatan ikusi ahal izan dira.
2013az geroztik, bere jarduera nagusia Baratza aretoari oso lotuta dago. Gaur egun, aretoko eszena-sorkuntzako laborategia zuzentzen du, eta sortzen ari diren hainbat artistaren sorkuntza-prozesuei laguntzen die. Tripak konpainiaren sortzailea eta kidea ere bada.