nuevos socios comanditarios
Bazkide Komanditario Berriak Fondation de Francek 1991n abian jarritako programa da, arte publikoaren eredu berri bat sustatzeko asmoz: gizartearen beraren beharrizan eta desio erkideetatik abiatuta sortuko den artea, hain zuzen. Hainbat pertsonak (bazkide komanditarioek) ordezkatzen dute, beharrizan horiek definitzeko prozesuan partaide izan eta artistarekin batera sorkuntza-prozesuan aritzeko konpromisoa hartzen baitute. Hartara, Bazkide Komanditario Berriak programak arte publikoa definitzeko modu demokratikoagoa proposatzen du, parte hartzeko aukera gehiago eman eta erabiliko dutenengandik hurbilago egongo dena. Artea espezializatutako mundutik irten eta normalean izaten ez den eremuetan barna abiatuko da, bere kultura- eta gizarte-esparrua aztertu eta aberasteko.
Frantzian bildutako arrakastaren ondoren, 2000. urtean Belgikara eta Italiara zabaldu zen, 2008an Alemaniara, eta hainbat proiektu daude garatze-bidean Bretainia Handian, Suedian eta Finlandian. Aurrerantzean Euskal Herrian ere jarriko da abian, Artehaziaren, Kultura, Arteak eta Gizartea Berritzeko Elkartearen, eskutik.
Europan hedatzeko gogo hori espazio publikoa, topagunea ulertzeko moduari lotuta dago. Izan ere, gizarte-antolakuntzaren adierazpidea izan behar duelakoan dago, halako balioak krisian dauden une honetan.
Bazkide Komanditario Berriak programak artisten eta pertsonen/kolektiboen arteko elkarrekintzak dinamizatzea du helburu. Norbera dagoen erakundeetatik harago, gizartearen beharrizanei erantzun berriak sustatu eta inguruneak eta esparruak eraldatu nahi dira; eta hain zuzen ere, arte-prozesuek balio erantsi handia ekar diezaiokete jardun horri.