raisa álava

Zuhatza, Aiara, 1990. Arte Ederretan lizentziaduna EHUn, Bartzelonako Elisava eskolan jarraitu zuen prestakuntza, Ilustrazioko eta Komikigintzako Master batekin. Zeramikan trebatu zen eta gaur egun bi interesak uztartzen ditu, grabatuari eta ekoizpen grafikoari esker. 

 [Obra]

«Proportzio- eta konposizio-hierarkia eta -kode tradizionaletatik urruntzeak on egiten dion berrikuntza-hizkera da nire proposamena; elementu gehiegirekin egiten ditut saioak, eta nire irudiek irakurketa askeak dituzte, non fikzioak ere antzeman daitezkeen».